Oarsoaldeko AEK-k bat egin du bretoieraren aldeko korrikaldiarekin

 


Zenbat ekimen utzi ditu bide bazterrean ditxosozko pandemiak urte eta erdian!!! Horietako bat izan zen iazko Ar-Redadeg bretoieraren aldeko korrikaldia. Aurten, antolatzaileek zailtasun guztiei aurre egin diete eta ostiralean jarriko da abian KORRIKAren ahizpa bretoia. Horren harira, eskualdean babesa adierazi diogu bretoiera lau haizetara zabaldu nahi duen egitasmoa. Goiko argazkian daude, besteak beste, Saioa Ballesteros Oarsoaldeko AEK-ko zuzendaria eta Jon Diaz de Mendibil Oiartzungo Intxixu AEK-ko zuzendaria. 

Azken ekitaldian, Oarsoaldeko AEK-ko kide batzuek parte hartu zuten Aredadeg-en. Aurten ez gara bertaratu, baina hala eta guztiz ere, kilometroa eskuratu dugu: 1.719. kilometroa, zehazki. 

Iruzkinak