Mintza taldea hirugarren urtez egin dute Pasaiako Txirrita AEKn

Felipe Fernandez ikasleak HIESA izan du hizpide aste honetan
 

Aurreko bi ikasturteetan bezala, aurtengoan ere mintza taldea osatu dute Pasaiako Txirrita AEK euskaltegian, eta talde honek egun gutxi barru emango du bukatutzat ikasturtea. Urritik hona, ostegunero, hamaika gai izan dituzte ahotan, eta, jakina, nahiz eta musukoarekin aritzea erosoa ez izan, jo eta fuego ibili dira. 

Zenbait ikaslek aurkezpenak egin dituzte ikaskideen aurrean. Hala, HIESAren zabalkundean eragin zuten baldintza politiko, ekonomiko eta sozialei buruz hitz egin berri du ikasle batek. Aurretik, beste ikasle batzuk elikagai artifizialez edota mendi bidaiez jardun dira. Mintza talde honen bidaiak jarraituko ahal du urrian!

Ostegun arratsaldero elkartzen dira mintza taldeko partaideak


Iruzkinak

  1. Mezu honen bidez, bai Pasaiko Udalari , bai Txirrita Euskaltegiari, talde honen partailea izateko aukera emateagaik eskerrak eman nahi dizkiet.
    Beldurrik eta lotsarik gabe euskeraz hitzegiteko leku bat lortu dugu, eta hori da hain zuzen ere, hizkuntz bat bizirik mantentzeko modu bat.
    Era berean,taldeko mintzalaguneei ere donostiar bat onartzeagik eskerrak eman nahi dizkiet,harrera ezin hobea izan baita. Eta ez dut bukatu nahi irakasleari eskerrak eman gabe urtean zehar egindako lanagatik.
    Mila mila esker eta hurrengo urte arte.

    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkina