Lan munduari zuzendutako euskara ikastaro laburrak egiten ari dira Oiartzunen

Ahize, AEKren hizkuntza aholkularitza zerbitzua, enpresei zuzendutako urruneko euskara ikastaro laburrak egiten ari da, hilaren 10etik 21era. Lanin izeneko egitasmoaren bidez, ikastarootako parte hartzaileak telefono bidezko arretan eta mezu elektronikoen idazkeran trebatzen ari dira. Oinarria edukita ere, telefono dei bat jasotzeko edo egiteko unean edo eposta bat erantzuteko momentuan, euskaraz segurtasun handiagoarekin aritzea da ikastaroon helburuetako bat.

Egitasmoari buruzko informazio zabala Lanin egitasmoaren webgunean eta  Gipuzkoako Hitza komunikabideak kaleratutako albistean aurki dezakezu.

Iruzkinak