HABEren azterketak prestatzeko ikastaroak, Oarsoaldeko AEKn

 


Oarsoaldeko AEK-k prest du udarako eskaintza. Ohi bezala, HABEren azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditugu. Uztailean, C1 mailako azterketari begirako eskolak emango ditugu, goizez. Irailerako bada berrikuntza bat:  azken urteotan B2 eta C1 mailetan trebatzeko ikastaroak eskaini ditugu, baina aurten, aipatutakoekin batera, B1 mailakoa ere izango da aukeran. Irailean eskolak goiz eta arratsaldez eskainiko ditugu

Iaz bezala, azkenik, autoikaskuntza ere eskainiko dugu, euren erritmoan aritu nahi duten ikasleentzat.

Eskualdeko lau euskaltegietan, Lezoko Oroitzene AEKn, Oiartzungo Intxixu AEKn, Oreretako Xenpelar AEKn eta Pasaiako Txirrita AEKn ikastarooi buruzko nahi beste informazio emango diegu asteotan izena ematera datozen herritarrei


Iruzkinak