Euslider ekimena egin dute Oreretan

 


Gazteentzat euskara atsegina eta dibertigarria izatea eta hizkuntza-lidergoaren lema hartzen laguntzea. Horiek dira Euslider ekimenaren helburuak, eta azken asteotan, AEKren AHIZEren bitartez, ekimena gauzatu dute Oreretako Kuadrillategiko 13-14 urteko 15 nerabe ingururekin. Gaztetxook ostiral arratsaldeetan elkartu dira, eta talde lanean, alde batetik, komiki bat egin dute, eta bestetik, bi jolas edo erronka prestatu dituzte, Oreretako adin bereko gaztetxo guztiei zuzenduta. Euskarari buruz eta, oro har, hizkuntzei buruz gogoeta egiteko aproposak dira lanketak.

Azken finean, euskara leku gehiagotan erabil dezaketela, eta haiek ere aukera dezaketela ikusarazten zaie Euskal Herri osoan zehar Euslider ekimenean parte hartzen duten nerabeei.



'Euskara hizkuntza txikia dela uste al duzu?' erronkan parte hartzeko lotura HEMEN


'Hizkuntzak ezagutzen al dituzu?' erronkan parte hartzeko lotura HEMEN

Iruzkinak