Errenta aitorpenaz aritu da Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasle bat, ikaskideen aurrean

Uxue Loidi arbelean, azalpenak ematen

Euskara praktikoa. Hori da AEK-k azken urteotan ahotan izan duen leloetako bat. Baina leloak, jakina,  gauzatu behar dira hitz hutsalak, baliorik gabekoak, ez izateko. Oarsoaldeko AEKn, Euskal Herriko gainerako euskaltegietan bezala, praktikara eramaten dugu euskara hamaika modutan. Lezoko Oroitzene AEKn duela egun gutxi egin dutena da horren adibide garbia. C2 mailako Uxue Loidi ekonomilaria da eta errenta aitorpenaz hitz egin die ikaskideei. Hainbat zalantza etortzen zaizkigu burura guri eta gure ingurukoei  urtero errenta aitorpena egiteko garaia iristen denean, eta aldapa hori samurtzen saiatu da Oroitzene AEK-ko ikaslea bere azalpenekin.


Ez horri bakarrik! Ikaskide bat isolatuta dago, baina, goiko argazkian ikus daitekeenez, berak ere jarraitu ahal izan du zuzenean Uxueren jarduna online. Eskerrik asko Uxue eta biba Oroitzene AEK-ko lankide prestuak! Pandemia garaiak ekarritako berrikuntzetara (online saioak eta abar) ederki moldatu direla dudarik ez dago!

Iruzkinak