Txikitako argazki lehiaketa Oreretako Xenpelar AEKn: Ane Espinak eta Ricardo Serranok etxeratu dute oparia

 

Oreretako Xenpelar AEK euskaltegian ere txikitako eta gaur egungo argazkiekin lehiaketa egin dute. Zehazki, ikasleek irakasleen garai bateko eta oraingo argazkiak lotu behar zituzten. Nolakoak ziren txikitan Josu, Elena, Lurdes, Aloña, Lorena, Idoia...? Bada 14 ikaslek zuzen lotu zituzten txikitako eta oraingo argazkiak. Hori horrela, Xenpelar AEKn zozketa egin dute 14 ikasleon artean eta Ane Espinak eta Ricardo Serranok etxeratu dute oparia: Korrikako katilu bana. Zorionak bikote!

Iruzkinak