Oarsoaldeko AEKren apirileko lehiaketa: Nongoa da Irene Larraza?

2021eko apirileko AIZU! aldizkariaren azala

Kalean da apirileko AIZU! aldizkaria, eta Irene Larraza, Etxepare Institutuko zuzendaria, aldizkariko protagonista nagusia da. Nongoa da Irene Larraza? Hori da apirileko lehiaketako galdera. Erantzuna, noski, elkarrizketan bertan aurkituko duzu.

Bidali zure erantzuna oarsoaldekoaek@gmail.com helbidera apirilaren 30a baino lehen, eta erantzun zuzen guztien artean Donostiako Eureka! Zientzia Museora joateko bi sarrera zozkatuko ditugu. Animatu eta parte hartu!

Iruzkinak