Ficoban izango dira HABEren azterketak, maiatzaren 5etik 8ra bitartean

 





Apirilaren 6tik 14ra bitartean egin behar da izen-ematea HABEren B1, B2, C1 edo C2 mailetako azterketak maiatzean egiteko. Goian duzu HABEren webgunerako sarbidea, pausoz pauso.

Eta hemen, azterketa-egutegia:

  • Maiatzak 5, asteazkena: C1 deialdi irekia (09:00etan edo 15:00etan)
  • Maiatzak 6, osteguna: B2 irekia (09:00etan) / C2 irekia (10:00etan) / B1 irekia (16:00)
  • Maiatzak 7, ostirala: B2 itxia (08:30ean) / C2 itxia (10:30) / B1 itxia (16:00)
  • Maiatzak 8, larunbata: C1 itxia (08:30ean eta 12:00etan)
Joan den urteko udaberrian, ez ohiko egoeragatik (COVID-19) azterketa guztiak Barakaldoko BECen egin zituzten. Bigarren deialdian, berriz, hiru lurraldeetan egin ahal izan zuten azterketa eta oraingoan ere, Gipuzkoa, Bizkaian eta Araban aztertoki bana finkatu dute. Gipuzkoari dagokionez, Irungo Ficoban izango dira.

Iruzkinak