Bueltan dira AEKren udako barnetegiak!

 


Joan den urtean, pandemiaren erruz, AEK-k ezin izan zuen udako barnetegirik antolatu. Aurten, gauzak ondo, udako hitzorduak berreskuratuko ditugu. Gainera, udako barnetegiren batean parte hartu nahi duzuen AEK-ko ikasleok %25eko deskontua izango duzue, izena maiatzaren 3a baino lehen ematen baduzue.

Hona hemen uda barnetegien egutegia:

  1. Uztailaren 5etik 18ra, Foruan (A2.2 eta B1)
  2. Uztailaren 19tik abuztiaren 1era, Foruan (B2 eta C1)
  3. Abuztuaren 2tik 15era, Arantzan (B1, B2 eta C1)
  4. Abuztuaren 16tik 29ra, Arantzan (B2, C1; azterketak prestatzeko barnetegiak ere bai)
  5. Abuztuaren 30etik irailaren 12ra, Foruan (B1 eta B2)
*Familia-barnetegirik ez da egingo

Zalantzaren bat baldin baduzu edo informazio gehiago nahi baduzu, galdetu zure euskaltegian.

Iruzkinak