AEKn lan egin nahi duzu? Eman izena ikastaroan!

 

AEK-k euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa antolatu du. Eskola-saio birtualez eta online jarduerez osatuta dago ikastaroa. Izen-emate epea apirilaren 30a arte dago zabalik. 

Zalantzaren bat baldin baduzu, edo informazio gehiago nahi baduzu, gerturatu lasai eskualdeko euskaltegi batera (Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK edo Pasaiako Txirrita AEK). Bestela, egin klik hemen ikastaroaren programa ikusteko.

Iruzkinak