Oliba-olio birjina estra eta kontserba asko aukeran, Errigoraren udaberriko eskaintzan
Ohi bezala, martxoarekin batera, Errigoraren udaberriko kanpaina iritsi zaigu. Plateretik baratzera lelopean, eta ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroa Hegoaldeko oliba-olio birjina estra -bost litroko ontziak- eta kontserba eskaintza zabala dugu aukeran: orburuak, piperrak, arroza, kardua, zainzuriak, piperrak, kremak, pasta -12 ontzi bakoitzeko-...
Eskaera martxoaren 4tik 24ra egin daiteke internetez edo telefonoz. Ez geratu zure gustuko produkturik gabe!!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina