Nolakoak ziren Xenpelar AEK-ko kideak txikitan?

 


Josu, Maialen, Elena, Idoia, Lurdes, Aloña, Iosu eta Lorena eskolak ematen, eskolak prestatzen edota bestelako lanetan ikusten dituzte Xenpelarreko ikasleek eguna joan eguna etorri. Aski ezagunak dituzte Xenpelar AEK-ko kideak. Dena dela, nolakoak ziren haiek guztiak txikitan? Bada hori da Xenpelar AEK-ko ikasleek asmatu behar dutena. Irakasle bakoitzaren txikitako eta gaur egungo argazkiak lotu behar dituzte, eta gehien asmatzen dituztenentzako saria izango da: KORRIKAren katilua. Ikasleek aitortu dute lan zaila dela, irakasleak asko aldatu direlako urteen poderioz!!! Begia zorroztu eta zorte on guztioi!!

KORRIKAren katilua jasoko du opari lehiaketaren irabazleak


Iruzkinak