'Memoria historikoaz emakumeen ahotsetik' hitzaldira joan dira Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasleak
Hitzaldira joandako ikasleak |
Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiko B1-B2 mailetako ikasleak Gezala auditoriumean izan berri dira. Martxoaren 8aren harira, Memoria historikoaz emakumeen ahotsetik izenburupeko hitzaldia adi-adi entzun zuten. Agustina Pontestak -Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldeko kidea da- eta Ander Leon historialariak hitz egin zuten gaiaz.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina