KORRIKA atzeratzeak zer ekarri digun azaldu dugu Oarso Bidasoko HITZAn




Oarso Bidasoako Hitzak tarte zabala eskaini zion Bultza euskaltegiak! Bultza euskaraz! ekimenari ostiraleko zenbakian. Tartean, eskualdeko lau euskaltegietako kide banak hitza hartu eta KORRIKA atzeratu izanak zer ekarri digun azaldu du. Euskararen aldeko ekimen erraldoiak bi urtean behin ekartzen digun energia olatuaren falta sumatu dugu, arlo guztietan.  Jakina, beste aukerarik ez dugu izan, pandemiaren erruz, baina dagoeneko 2022ko KORRIKA dugu buruan, eta mundiala izateko lan egingo dugu. Ez izan zalantzarik!

Iruzkinak