Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! ekitaldia, Oreretan

Ekitaldira joandakoak, graffitia aurrean dutela

Jon Martin bertsolari oiartzuarra AEKren eta euskalduntzearen garrantziaz mintzatu zen

Ilargi Arrizabalagak Euskal Herrian Euskaraz kanta jo zuen


Saioa Ballesteros Oarsoaldeko AEK-ko zuzendariak irakurri zuen ekitaldiko mezua

Gorka Cobos, graffitiari azken ukituak ematen

KORRIKAko katiluak salgai izan genituen -eta salgai izango ditugu euskaltegian Aste Santuaren bueltan-


Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! dinamika Euskal Herriko plazetara atera zen igandean, martxoak 28. Gure eskualdean, Oreretako Gamon Zumardian egin genuen, eta beste plazetan bezala, gurean ere, euskaltegiak euskalduntze prozesuan ezinbestekoak direla aldarrikatu genuen. Jon Martin bertsolari oiartzuarra, Illargi Arrizabalaga abeslari lezoarra eta Gorka Cobos graffitigile oreretarra izan ditugu dinamika honetan bidelagun. Saioa Ballesteros Egiazabal Oarsoaldeko AEK-ko zuzendariak irakurri zuen, bestalde, AEKren mezua.

Nola ez, 22. KORRIKA gogoan izan genuen denok. Euskararen aldeko ekimen erraldoia atzeratu behar izan dugu pandemiagatik, baina sinbolikoki izan bada ere, euskararen lekukoa atera dugu plazara Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! ekimenaren bitartez. 2022an bai, KORRIKAren lekukoak Euskal Herriak zeharkatuko du berriz ere alderik alde.

Ez ahaztu, azkenik, AEK-k Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! Egizu ekarpena kanpaina abian jarri duela, hain zuzen ere, KORRIKA atzeratzeak ekarri duen zulo ekonomikoa arintzeko asmoz.

Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegietako irakasleak, ekitaldiaren bukaeran






Iruzkinak