Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! Egin zure ekarpena


 

Gogoan izan! Igande eguerdian Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! ekitaldia egingo dugu Oreretako Zumardian, 12:00etan.

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! Egizu zure ekarpena kanpaina ere abiatu dugu. Korrika atzeratzeak zuloa eragin digu aurrekontuan, zalantzarik gabe, eta banku bidezko finantzaketaren bitartez eman diogu erantzuna, hasiera batean. Zorpetze horri ere aurre egin beharko diogu, eta herritarren laguntza nahi dugu. Aurten bultzada txiki bat, eta hurrengo ikasturtean izango den KORRIKAk babes erraldoia jasoko duela ziur gaude, benetan behar dugu-eta. Ekarpenak webgune honetan egin daitezke, hainbat eratan.

Iruzkinak