Uxue Alberdi ere Pasaiako Txirrita AEKn izan da

Oihana Arana ekimenaren dinamizatzailea, Uxue Alberdi idazlea eta Pasaiako Txirrita AEK-ko C1 mailako arratsaldeko ikasleak

Euskara ikasleak euskal literaturara hurbiltzeko asmoz, eta azken finean, irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko C1 mailako bi taldeek liburu bana aukeratu zuen Gabonen aurretik eta otsailean egileen bisita jaso dute. Aurrena, Amets Arzallus MiƱan liburuari buruz mintzatu zitzaien goizeko ikasleei. Duela egun gutxi, berriz, Uxue Alberdik arratsaldeko taldea bisitatu du eta Dendaostekoak liburuari buruz hitz egin du ikasleekin.

Iruzkinak