Miren Sukiak irabazi du mikroipuin lehiaketa

 


Oarsoaldeko AEK-k I. Mikroipuin Lehiaketa antolatu du aurten. 'Behatza' gaia emanda, B2, C1 eta C2ko ikasleek ipuin laburrak idatzi dituzte. 22 ipuin izan ditu eskuartean epaimahaiak eta Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegiko Miren Sukia autoikaskuntzako ikasleak jaso du puntuaziorik altuena. Amets Arzallusen Miñan liburua sinatua jaso du opari. Zorionak, Miren!!!

Hona hemen egileak kontatu diguna:

"Ikarazko mikroipuinetan oinarritu naiz nirea idazteko. Formula sinplea da; sekuentzia bat azaldu eta azkeneko esaldi aztoragarri batekin aurrekoaren zentzua aldatu irakurlea harritzeko. Askotan bi aldiz irakurri behar izaten dira uste duzuna irakurri duzula egiaztatzeko. Horregatik, zenbat eta laburragoa izan, orduan eta hobeto"

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina