Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! dinamika Oarsoaldera ere iritsiko da

Aurten, zoritxarrez, ezin izango dugu KORRIKArekin gozatu, COVID-19ak ekarri dituen osasun-neurriengatik. Dena dela, AEK-k hitzordu berezia antolatuko du martxoaren 28an, igandearekin, euskararen lekukoa eta euskaltegien aldeko bultzada lehen planora eramateko. Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! lelopean, euskalduntze-mugimenduaren garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Horrekin batera, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! Egin zure ekarpena kanpaina abian da, herritarren laguntza ekonomikoa lortzeko. Aurtengoa bultzada xumea izango da, datorren urteko KORRIKAk ekarriko duen babes handiaren esperoan.

Oarsoaldean ere, Lezoko Oroitzene AEK, Oiartzungo Intxixu AEK, Oreretako Xenpelar AEK-k eta Pasaiako Txirrita AEK euskaltegien bultzadapean izango dugu hitzordua martxoaren azken igandean. Datozen egunotan argibide guztiak zabalduko ditugu.

Dinamikaren xehetasun guztiak, HEMEN

Iruzkinak