Asteburuko agenda: bertsoak, umorea, antzerkia eta musika izango dira Lezon, larunbatean


 

Erik eta win ikuskizuna taularatuko dute Lezoko Gezala Auditoriumean larunbatean, otsailak 27, 19:30ean. Unai Muñoak eta Ander Lizarraldek bertsolaritza eta musika dira emanaldiaren osagaiak. Sarrerak lezo.eus webgunean eros daitezke sei eurotan. 

Igandean, bestalde, Galtzaileak antzezlana taularatuko dute Gezala Auditoriumean bertan, baina sarrerak agortu dira.

 

Bestalde, larunbatean bertan haurrentzako Bram Barrabas filma proiektatuko dute euskaraz Pasai Donibaneko Juanba Berasategi Auditoriumean, 17:30ean. Sarrerak bibe.me plataforman jaso behar dira.




Iruzkinak