Sari bat eman ordez...hiru eman ditu Txirrita AEK euskaltegiak!

 

Goian, Jonatan eta Monika. Behean, Satoko


Hau da urte hasiera bikaina Monika, Satoko eta Jonatanentzat!!! Pasaiako Txirrita AEKn Nor da nor? lehiaketa antolatu zuten Gabonen aurretik, eta ikasleek euren euskaltegikideen eta irakasleen oraingo eta txikitako argazkiak lotu behar zituzten. Ez da lan erraza izan, 26 bat lagunek parte hartu dutelako... Euskaltegiak sari bat prestatu zuen gehien asmatzen zituen ikaslearentzat... baina hara! Hiru ikasleren arteko berdinketa izan da, eta beraz, hiru sari banatu ditu euskaltegiak. Goizeko A2 mailako Satoko Hosomik, arratsaldeko A1 mailako Monika Davilak eta B2 mailako Jonatan Venturak sariz betetako kutxa eraman dute etxera: KORRIKAren katilua, Euskaraz Bizi Nahi Dut mantala, OarsoBidasoako Hitzaren egutegia, babarrunak, ardoa, sagardoa, turroia...

Zorionak hirukoteari, eta bereziki, parte hartu duzuen guztioi. Ikasturte zaila izaten ari da, baina horrelako ekintzekin irribarretxoa ateratzen dugu denok, ikasleek eta irakasleok. Ea laster beste ekintzaren bat egiteko aukera dugun!!!

Iruzkinak