Maiatzaren 3tik 8ra bitartean izango dira B1, B2, C1 eta C2 mailetako idazmen-probak


 

Iaz bezala, HABEren aurtengo idazmeneko probak ez dira egun bakarrean egingo, zenbait egunetan baizik: maiatzaren 3tik 8ra. Berrikuntza moduan, B1 maila ere azterketa bidez gainditu behar da, eta C1 eta C2 mailetan ordenagailuz egin ahal izango dira azterketako proba guztiak (HOBE deialdiaren bidez), HABEk zehazten duen lekuan.

Hona hemen 2021eko lehen deialdiko datarik garrantzitsuenak:

  • Matrikulaldia: apirilaren 6tik 14ra
  • Idazmen probak: maiatzaren 3tik 8ra
  • Mintzameneko probak

        B1: ekainaren 24an, 25ean eta 26an

        B2: uztailaren 1ea, 2an eta 3an

        C1: uztailaren 8an, 9an eta 10ean

        C2: ekainaren 24an, 25ean eta 26an.

*C1ean eta C2n probak ordenagailu bidez egin ahal izateko (HOBE deialdia), izena martxoaren 9tik 16ra eman behar da (deialdi irekian).

Zalantzak argitzeko, galdetu lasai zure euskaltegian


Iruzkinak