Amets Arzallusek 'Miñan' liburuari buruz hitz egin du Txirrita AEK euskaltegian

 

Amets Arzallus liburuaren egilea, Oihana Arana dinamizatzailea eta euskaltegiko irakasle eta ikasleak


 Miñan liburua kaleratu zuen Amets Arzallusek 2019an. Ibrahima Balde migratzailearen gorabehera latzak, gogorrak, kontatzen ditu liburuak eta horri buruz hitz egin berri du Amets Arzallusek Pasaiako Txirrita AEK euskaltegian. Hain zuzen ere, Irungo Harrera Sarean ezagutu zuen Amets Arzallusek Ibrahima Balde. Goizeko C1  mailako taldeko ikasleek liburua irakurri dute azken hilabeteotan eta beren iritziak edota galderak partekatu dituzte liburuaren egilearekin.

Bukaeran, nola ez, ikasleek Ametsen sinadura lortu dute. Oroigarri aparta, zalantzarik gabe!

Pasaiako euskaltegiek, Txirrita AEK-k eta udal euskaltegiak, eta Udalak irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenak antolatu dituzte azken urteotan, eta norabide horretan koka daiteke Amets Arzallusen aste honetako bisita. Gauzak ondo, Uxue Alberdik Dendaostekoak liburuaz hitz egingo du arratsaldeko taldeko ikasleekin  egun gutxi barru.


Iruzkinak