Olentzerok KORRIKAren katiluak dakartza oparien zakuan


Zoritxarrez, 2021ean ezin izango dugu KORRIKArekin gozatu. Euskararen aldeko ekimen erraldoia atzeratu behar izan dugu, COVID-19arengatik. Dena dela, baduzu hainbeste maite dugun KORRIKAri keinu txiki bat egiteko aukera. Izan ere, egunotan KORRIKAren katilu polita eros dezakezu. Gabonetan, Pasai Antxoko Urdin liburu dendan eta Oreretako Zituene dendan daude salgai, 5 eurotan. Urtarrilaren 7tik aurrera, eskualdeko lau euskaltegietan izango dituzu eskuragarri, baina azkar ibili ez gelditzeko katilurik gabe!!

Iruzkinak