Olentzero eta Mari Domingi Oiatzungo Intxixu AEK-ra iritsi dira jada!

 

Ana Las Heras eta Aritz Oiartzabal, Errigorako saskiekin

Eskualdeko beste euskaltegi batzuetan bezala, Oiartzungo Intxixu AEKn ere Errigorako saskiak zozkatu dituzte ikasleen artean, eta txartelak erosi dituztenetako bi zorionekoak dira:  Ana Las Herasek eta Aritz Oiartzabalek saski bana etxeratu dute. Nafarroako Hegoaldeko produktu sorta ederra eraman dute bi ikasleok. Ez hori bakarrik: Korrikako katilua ere etxera eraman dute. Oroigarri aparta!!! Ana eta Aritzengana uste baino lehenago iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi...

Iruzkinak