Oiartzungo Intxixu AEK-ko B1 mailako goizeko taldeak agur esan dio urteari Belagoako gaztelutik

 


Oreretako Xenpelar AEKn Ikasleen Nahien murala urte berriari begira, Pasaiako Txirrita AEKn eta Lezoko Oroitzene AEKn txikitako argazkien lehiaketa...eta Oiartzungo Intxixu AEKn, zailtasunak zailtasun, izan da urteari bukaera berezia eman dionik. Argazkian dituzue talde bateko ikasleak, Jon irakaslearekin. Hona hemen kontatu digutena:

"Oiartzungo Intxixu euskaltegiko goizeko B1 taldekook txangoa egin dugu, urteko azken klase eguna zela-eta. Eguraldi ona lagun, plazatik abiatu gara, eta Urkabe mendia inguratuz, Gurutzen kokatua dagoen gaztelura igo gara. Bertako panoramika ederraz gozatu ondoren - Txingudiko badia, Aiako Harriak, Donostia...ederki ikusten dira- hamaiketako eder batekin eman diogu amaiera urteari"

Iruzkinak