Gure taldeei begiradatxoa: Lezoko Oroitzene AEK-ko goizeko A1 mailako taldea

 

A1 mailako ikasleak, arbelean

Lezoko Oroitzene AEK-ko A1 mailako goizeko ikasleak zuhaitz genealogikoa egiten eta azaltzen ibili dira egunotan, errotulagailua hartuta, arbelean bertan. Gurasoak, anai-arrebak, aiton-amonak, lehengusu-lehengusin, osaba-izebak, ilobak... Astindu ederra eman diote familia arloko lexikoari. Eskerrak arbel zabala duten euskaltegian, gogotsu aritu baitira...Segi horrela!!!

Iruzkinak