Beatriz Estravizek eraman du Txirrita AEK euskaltegiak zozkatutako Errigorako saskia


Bea, saskia eskutan duela, taldekideetako batzuekin

Pandemia gain-gainean eduki arren, Errigorak ez digu 2020ko udazken nahasi honetan hutsik egin. Nafarroako hegoaldeko produktuez hornitutako saskiak etxe askotara iritsi dira jada. Errigorako kideek duela egun batzuk azaldu zutenez, inoiz baino baldintza zailagoak jasan arren, uzta ederra jaso da: 302.000 euro bildu dira Nafarroako Hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzarako. Ahalegina ez da alferrikakoa izan!

Ohi bezala, Oarsoaldeko AEK-k Nafarroako Hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainan parte hartu du eta ahalegin berezia egin dugu ekimena lau haizetara, eta bereziki gure ikasleen artean, zabaltzen. Horren haritik, eta urteroko ohiturari jarraiki, Pasaiako Txirrita AEK-k Errigorako saski bat zozkatu du ikasleen artean. Aurten B1 mailako Beatriz Estraviz Aguadok etxeratu du saskia. Jakina, poz-pozik jarri da bere ikaslea txartelean 90 zenbakia ageri zela ikustean, hori izan baita aurtengo zenbakia.

Zorionak, Bea, eta zorionak Errigora!


Zorionak, Bea eta on egin!!!

Iruzkinak