Bakarnek irabazi du Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiaren Txikitako Argazkien Lehiaketa

 


Opari batekin agurtu ditu Bakarne Simon Sabino ikasleak Lezoko Oroitzene AEK-ko ikaskideak eta irakasleak. Izan ere, bera izan da Txikitako Argazki Lehiaketaren irabazlea. Oroitzeneko kideek 40 bat ikasle eta irakasleren oraingo eta txikitako argazkiak lotu behar zituzten. Behingoagatik ikasturte hasiera arraro honetan euskaltegiko kideen aurpegiak, irribarreak, ikusi ahal izan dituzte denek, oztoporik gabe, musukorik gabe alegia. Bakarnek gutxi gorabehera parte hartzaileen erdiarekin asmatu du. Hori horrela, Idurre Lopez irakasleak eginiko motxila eskuratu du ikasleak. Zorionak!!

Pasaiako Txirrita AEKn ere lehiaketa egin dute eta Gabonen ostean jakingo dugu zein den garailea.

Iruzkinak