'Oiartzungo Ihotik' karta-jolasa, Intxixu AEK euskaltegian eskuragarri

 


Abaraxka Udal Ludotekak lan ederra ekarri digu: Ihoteei buruzko karta-jolasa. Intxixuak, sorginak, basandreak eta abar ageri dira, nola ez, kartetan. 15 euroren truke, kartez gain, kutxa dotorea, argibideak eta Ihoteen nondik norakoak aurkituko dituzue. Batez ere oiartzuarrontzat, opari ederra aurtengo Gabon xelebreei begira, ezta? Intxixu AEK euskaltegian eros daiteke.

 Irakurri Oarsobidasoako Hitza komunikabidean argitaratutako albistea.

Iruzkinak