Oarsoaldeko AEKren azaroko lehiaketa: zein da euskaraldiaren leloa?



Hastear da euskaraldia. Hizkuntz ohiturak aldatzeko ariketa soziala azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da. Duela bi urte bezala, Ahobiziak eta Belarriprestak izango ditugu gure herrietako txoko guztietan, euskarari bultzada handia emateko asmoz. Zein da aurtengo Euskaraldiaren leloa? Hori da azaroko lehiaketa galdera.

Bidali erantzuna oarsoaldekoaek@gmail.com helbidera azaroaren 20a baino lehen; hau da, euskaraldia hasi baino lehen eta Euskaraldiaren poltsa ederraren zozketan parte hartuko duzu. Lau zozkatuko ditugu, guztira.

Bide batez, eman al duzu jada izena aurtengo euskaraldian Belarriprest edo Ahobizi bezala? Oraindik ez baduzu izenik eman, garaiz zabiltza. Ikusi bideoa!







Iruzkinak