Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasleak, Gezala auditoriumean

 

Lezoko Oroitzene AEK-ko ikasleak, Gezala atarian

'Isiltzen joan zirenak' ikuskizunaren irudia


Ikasturte arraro honetan, ezin ditugu hainbeste maite ditugun afariak eta antzeko topaketak egin gure ikasleekin. Lastima... Hala ere, eta segurtasun neurriak beteta, gure herrietan antolatzen dituzten euskarazko jardueretara joaten saiatzen gara noizean behin. Izan ere, ziur gaude horrelako ekintzetan parte hartzea oso lagungarria dela gure ikasleen ikas-prozesurako. Hala, Lezoko Oroitzeneko A1 eta B1 mailetako ikasleak herriko Gezala audiotoriumean egon berri dira Isiltzen joan zirenak ikuskizunean. Kultur-ekitaldi honek Lourdes Iriondo artista handia zena ekartzen du gogora.




Iruzkinak