KORRIKA izango da 'Ur Handitan' saioaren gaurko gaia

 


Zoritxarrez, COVID-19aren ondorioz ezin izango dugu KORRIKArekin gozatu 2021. urtean. Dena dela, gaur, asteartea, dugu aukera KORRIKAzale guztiok atzera egin eta euskararen aldeko ekimen erraldoia sortu zen garaira bidaiatzeko. Izan ere,  ETB1eko Ur Handitan  saioaren gaurko gaia KORRIKA izango da. Hasierako lekuko askoren testigantzak ikusi eta entzun ahal izango ditugu. Munduan barrena egiten diren antzeko ekimenak ere ezagutu ahal izango ditugu.

Saioa 22.30ean hasiko da

Iruzkinak