Gozatu asteburua euskaraz: azaroaren 27tik 29ra

 

Itziar Ituño da 'Hil Kanpaiak' pelikularen protagonistetako bat

'Erlauntza' filmaren kartela

Asteburu honetan ere euskarazko bi film ditugu karteldegian. Alde batetik, Erlauntza. Sei neskak osatutako lagun koadrilaren gorabeherak kontatzen ditu pelikulak. Mireia Gabilondok zuzendu du filma eta Leire Ruiz, Getari Etxegarai, Aitziber Garmendia, Naiara Arnedo, Itziar Atienza eta Sara Cozar dira aktoreak. Bestalde, Hil kanpaiak misteriozko lana da. Imanol Rayo da zuzendaria eta Itziar Ituño eta Eneko Sagardoy, aktore nagusiak. Bi film hauek Niessen zinea aretoetan ikus daitezke.


                                                Hil kanpaiak filmaren pasartea

Bestalde, gaur, ostirala, 19:00etan Gure Herriko Iparragirre ikuskizuna aurkeztuko dute Oreretako Niessen kultur-gunean, Joxe Maria Iparragirre musikari eta olerkari handia gogoan. Oiartzunen, bestalde, gaur bertan, Ondarearen jardunaldietan, Oiartzungo hotsak ikuskizuna egingo dute udaletxeko areto nagusian, 19:00etan (tokia gorde behar da: 943 494521/ turismoa@oarsoaldea.eus).




Igandean, Anton Abadia Dublinetik Hendaiara antzerki obra emango dute Oiartzungo udaletxeko areto nagusian, eta Oihana Bartra eta Sustrai Colina bertsolariak 18:00etatik aurrera ariko dira Pasai Donibaneko Juanba Berasategi auditoriumean.




Iruzkinak