Gozatu asteburua euskaraz: azaroaren 20tik 22ra

 

Dantza ikuskizuna, Oreretan

Umorezko bakarrizketa, Antxon

Atera zure agenda!! Asteburu honetan baduzu aukera bat baino gehiago euskaraz bizitzeko, euskara arnasteko. Adibidez, Oreretan, Hnuy Illa dantza ikuskizuna aurkeztuko du Kukai dantza talde ezagunak, larunbatean eta igandean. Niessen Kulturgunean izango da dantza ikuskizuna, 19:00etan. Sarrerak zortzi euro balio du eta ekitaldiak ordubete iraungo du. Poesia, dantza, irudiak eta musika batzen ditu Kukaik ikuskizun honetan.

Oreretan bertan, Niessen zinema-aretoan Erlauntza euskarazko filma dago ikusgai.




Bestalde, Pasai Antxon, Euskaraldiaren harira, Nerea Arriolak Txor-Txor umorezko bakarrizketa eskainiko du larunbatean 19:00etan. Segurtasun neurriengatik, aurrez izena eman behar da.


Iruzkinak