Eskuratu Errigoraren saskia!

 


Martxan da Errigoraren udazkeneko kanpaina: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Hiru saski daude aukeran, eta Errigoraren webgunean egin daiteke eskaera, azaroaren 12ra arte. Saskion balioaren %25 Nafarroa hegoaldea eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko da. Oiartzungo Intxixu AEK-ko Maitane Linazasorok -goian- eta Oreretako Xenpelar AEK-ko Idoia Arbelaitzek -behean- egin dute jada eskaera. Eskuratu zuk ere Errigoraren saskia!

  • Saski beltza (55 euro eta Korrikaren katilua opari)

orburuak/pikillo marmelada/pikillo piperrak/zainzuri zuriak/teilak/tomate frijitua/mertxixa almibarretan/oliba-olio birjina estra/kardua/mahats-zukua/botila ardoa/potxak/piper-mamia


  • Saski berdea (65 euro eta Seaskaren egutegia opari)

Txitxirioak/ardo-ozpina/oliba-olio birjina estra/barazki-menestra/pasta/orburuak/pikillo piperrak/arroza/zainzuri zuriak/botila ardoa/udare-zukua


  • Saski zuria (75 euro eta D ereduaren haziak)

Orburuak/pikillo piperrak/zainzuri zuriak/botila kriantza/txokolatezko zigarretak/patxaran-pastak/patxarana/oliba-olio birjina estra/arbendol-polboroiak




Iruzkinak