Amets Arzallus eta Uxue Alberdi Pasaiako Txirrita AEK euskaltegira joango dira

Oihana Arana, Txirrita AEK-ko goizeko C1 mailako ikasleekin

 

Azken urteotan, Pasaiako euskaltegiak eta Udala, elkarlanean, irakurzaletasuna bultzatzen ari dira. Helburu horri begira, Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiko C1 mailako ikasleek liburu bana aukeratu dute, datozen asteotan irakurriko dute, eta Gabonen ondoren idazlearen bisita jasoko dute, solasaldia egiteko. 

Oihana Aranak dinamizatu ditu liburuok aukeratzeko saioak. Goizeko taldeak -argazkian- Amets Arzallus eta Ibrahima Balderen Miñan aukeratu du. Liburu honek zenbait sari irabazi ditu -tartean Zilarrezko Euskadi Saria- eta hizkuntza askotara itzultzen ari dira. Arratsaldeko taldeak, berriz, Uxue Alberdiren Dendaostekoak lana irakurriko du.

Bestalde, eta irakurzaletasuna bultzatzeko asmoarekin jarraituz, gogoan izan azaroaren 27ra arteko epea duzula, ikasle, AEK-ko Neguko Liburu Eskaintzan gustatzen zaizun liburua aukeratzeko. Zalantzarik baduzu, galdetu zure irakasleari.  Pasaiako Txirrita AEK-ko ikasleek aukeratu dituzten bi liburuak AEKren Neguko Eskaintzan daude, beste liburu askorekin batera.

Liburu batzuen artean egin dute aukeraketa ikasleek


Iruzkinak