Hiru saski eder dakarzkigu Errigorak

 


Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka. Errigoraren udazkeneko kanpaina abian da. Nafarroako hegoaldeko produktu bikainez betetako hiru saski jarri dituzte aukeran, eta beti bezala, ekimen honek ekarpen ekonomiko garrantzitsua egiten dio bertako euskalgintzari. Aukeratu gehien gustatzen zaizun saskia eta egin eskaera errigora.eus webgunean!

  • Saski beltza (55 euro eta Korrikaren katilua opari)

orburuak/pikillo marmelada/pikillo piperrak/zainzuri zuriak/teilak/tomate frijitua/mertxixa almibarretan/oliba-olio birjina estra/kardua/mahats-zukua/botila ardoa/potxak/piper-mamia


  • Saski berdea (65 euro eta Seaskaren egutegia opari)

Txitxirioak/ardo-ozpina/oliba-olio birjina estra/barazki-menestra/pasta/orburuak/pikillo piperrak/arroza/zainzuri zuriak/botila ardoa/udare-zukua


  • Saski zuria (75 euro eta D ereduaren haziak)

Orburuak/pikillo piperrak/zainzuri zuriak/botila kriantza/txokolatezko zigarretak/patxaran-pastak/patxarana/oliba-olio birjina estra/arbendol-polboroiak


Iruzkinak