Gure taldeei begiradatxoa: Oreretako Xenpelar AEK-ko A1 mailako taldeak

 



Euskara eskolak garrantzitsuak dira AEKrentzat, noski, baina geletan sortzen den giroari ere arreta berezia jartzen diogu. Horren harira, afariak, irteerak eta abar antolatzen ditugu ikasturtean zehar. Ikasturte honetan, COVID-19agatik, oraingoz behintzat, ezin izango ditugu horrelako ekintzak egin. Dena dela, ahal dugun guztia egingo dugu ikasleak gustura eta eroso egoteko Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegietan. 

Oreretako Xenpelar AEKn, adibidez, aforoarengatik taldeak erdibitu ditugu. Modu honetan, talde erdia asteko bi egunetan joaten da euskaltegira eta beste erdia, beste bi egunetan. Ikasleak euskaltegira joaten ez diren egunetan etxean egiten dituzte irakasleak prestatutako lanketak. Ikasle guztiak, beraz, ezin dira elkarrekin egon. Oztopo hori gainditzeko eta ikasleek elkar ezagutzeko, A1 mailako geletako hormak aurkezpen gune bilakatu ditugu. Ikasle bakoitzak bere burua aurkeztu du -nongoa den, zein zaletasun dituen...-, argazki eta guzti, denek izateko elkarren berri.

Ziur ikasturtean zehar horrelako ekimen gehiago egingo ditugula!!!

Iruzkinak