Fanderiako errota bisitatu dute Oreretako Xenpelar AEK-ko ikasleek

 

Oreretako Xenpelar AEK-ko B2-C1 mailako taldea

Aurtengoa ikasturte berezia izaten ari da. COVID-19agatik ezin ditugu egin hainbeste gustatzen zaizkigun euskaltegietako afariak. Dena dela, euskaltegitik ateratzeko aukerak egon badaude. Hori erakutsi digute Oreretako Xenpelar AEK-ko goizeko B2-C1 mailako ikasleek. Izan ere, Fanderiako errota bisitatu dute. Ikasleek gustura entzun dituzte azalpenak, eta baita herriari buruzko kontu bitxi batzuk ere: zein funtzio zuen errotak mendez mende, nondik etortzen ziren herritarrak garia erostera, nork ekarri zuen errota martxan jartzeko makina... 

Ea aukera daukagun eskualdean horrelako kanpo ekintza asko antolatzeko!!

Iruzkinak