Kursaalen izango dira HABEren bigarren deialdiko idazmeneko probak, irailaren 29an eta 30ean

HABEren deialdi itxiko -euskaltegiko ikasleentzako deialdia- idazmeneko probak Kursaalen izango dira. Gogoan izan ekainean, COVID-19aren eraginez, BECen egin zirela azterketak (Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ikasleak bertaratu ziren) eta aurreko urteetan, Gipuzkoako ikasleek Barriola eraikinean egin dituztela idazmen-probak, Ibaetan. Oraingoan, Bizkaiko ikasleek BECera joan beharko dute, eta Arabakoek, berriz, Buesa Arenara.

Bestalde, deialdi irekiari dagokionez -edozeinek eman dezake izena B1, B2, C1 edo C2 mailan, euskaltegi batean izena emanda egon ez arren- matrikula-epea itxi eta hamar egun baliodunen epean emango du argitara HABEK deialdi hauek burutzeko maila bakoitzerako aurreikusitako egutegia: onartuen zerrenda argitaratzeko data; probak egiteko lekuak, egunak eta orduak; eta proben emaitzak jakinarazteko datak.




Iruzkinak