Eskolak segurtasunez emateko prest gaude Oarsoaldeko AEKn

 

Bi aste falta dira, gutxi gorabehera 2020-2021 ikasturtea hasteko. Jakina, aurreko ikasturteekin alderatuta, oso berezia da ate joka duguna COVID-19 dela eta. Dena dela, Oarsoaldeko AEKn, gainerako euskaltegietan bezala, ez gara besoak gurutzatuta gelditu eta segurtasun neurriak betetzen ari gara, eskolak lasai eta modu osasuntsuan eman -eta jaso- ahal izateko. Gel hidroalkoholikoa izango dugu gela guztietan -baita euskaltegiko sarreran ere-, irakasleok musukoa jantzia emango ditugu eskolak,  gelak behar beste aireztatuko ditugu, ikasleek metro eta erdiko distantzia edukiko dute elkarren artean... Argazkietan, Lezoko Oroitzene AEK euskaltegia duzue. Bertan, HABEren B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko eskolak ematen ari gara irailean.

Esandakoa, dena prest dugu urriaren 1ean ikasturtea abian jartzeko. Oraindik ez bazara etorri, animatu eta eman izena gure euskaltegietako batean!


Lezoko Oroitzene AEK

Goizez: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara

Arratsaldez: astelehenetik ostegunera: 16:30etik 19:30ra 

Telefonoa: 943 519144 / 607 545381

Emaila: lezo@aek.eus


Oiartzungo Intxixu AEK

Goizez: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00etara

Arratsaldez: astelehenetik ostegunera: 17:00etatik 20:00etara

Telefonoa: 943 493957

Emaila: oiartzun@aek.eus


Oreretako Xenpelar AEK

Goizez: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era

Arratsaldez: astelehenetik ostegunera: 17:00etatik 20:00etara

Telefonoa: 943 340233

Emaila: orereta@aek.eus


Pasaiako Txirrita AEK

Goizez: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara

Arratsaldez: astelehenetik ostegunera: 17:00etatik 20:00etara

Telefonoa: 943 525545 / 607 545381

Emaila: pasaia@aek.eus



Iruzkinak