B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak



Azken urteotan bezala, aurten ere HABEren B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditugu Oarsoaldeko AEKn. Eskolak, zehazki, Lezoko Oroitzene AEKn izango dira, goiz edo arratsaldez, COVID-19aren aurkako neurri guztiak beteta, eta ikastaroa hasi bada ere, oraindik badago izena ematea.

Gogoan izan aurten iraila bukaeran izango direla, ondo bidean, HABEren bigarren deialdiko probak.

Iruzkinak