Iraileko ikastaro trinkoak (B2, C1): bilera informatiboa, ostiralean Lezoko Oroitzene AEKn
Urteroko ohiturari jarraituz, aurtengo irailean ere ikastaro trinkoak eskainiko ditugu Oarsoaldeko AEKn, HABEren B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko -ziurrenik urria hasieran izango dira idazmen-probak, eta Hizkuntza Eskolako deialdi librea ere aurten irailean izango da-. Ikastarooi buruzko informazioa emateko bilera egingo dugu ostiralean, Lezoko Oroitzene AEKn, 11:00etan. Besteak beste, egutegiaren eta ikastaroaren ezaugarrien berri emango die irakasleak ikasleei. Baita iraila bitartean egiteko etxerako lan batzuk. Oraindik ere izena eman ez baduzu, garaiz zabiltza!
Aurtengo udan, autoikaskuntza ere eskaini du Oarsoaldeko AEK-k eta zenbait ikasle hasi dira jada lanean.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina