HABEren bigarren deialdia: idazmeneko probak irail bukaeran izango dira


Aurten, COVID19aren ondorioz, HABEk B2, C1 eta C2 egiaztatzeko hasierako egutegia aldatu behar izan zuen. Hala, azkenean, ekainean egin zituzten idazmeneko probak azterketariek, denek BEC-en (C1 mailako deialdi irekiko emaitzak gaur bertan eman dituzte jakitera, eta hilaren 29an argitaratuko dituzte deialdi itxikoak, hau da, euskaltegietako ikasleenak). Uda ondoren, urtero bezala, bigarren deialdiaren txanda izango da, eta ohi baino lehen izango dira idazmen-probak. Hala, irailaren 28tik 30era izango dira probak, deialdi irekikoak eta itxikoak.

Mintzameneko probak, gauzak ondo, abenduaren lehen hamabostaldian egingo dituzte.

Izena emateko epea irailaren 9tik 15era bitartean izango da. B2,C1 eta C2 mailetan deialdi irekia eta itxia izango dira; B1ean, berriz, deialdi irekia baino ez.


Iruzkinak