Oarsoaldeko AEKren irakasleen izenean, mila esker ikasleei!!


Ikasturte arraro hau bukatzen ari da. Egunotan azken tutoretzak egiten ari gara ikasleekin, haien eta gure sentipenak partekatzeko, balantzea egiteko. Ondo egin duguna eta hobetu beharrekoa zerrendatzeko. Ondoren, barne-lana iritsiko da eskualdeko lau euskaltegietara, Lezoko Oroitzene AEKra, Oiartzungo Intxixu AEKra, Oreretako Xenpelar AEKra eta Pasaiako Txirrita AEKra, ikasturtea behar bezala ixteko eta datorrena prestatzeko.

Plaza hau, gure plaza, aprobetxatu nahi dugu Oarsoaldeko AEK-ko kide garen guztiok ikasleen kemena eskertzeko. Zuek izan zarete gure gasolina, gure erregaia, hilabete hauetan. Eskerrik asko hor izateagatik, konfinamenduaren aurretik, konfinamendu garaian eta baita ondoren ere, eta datorren ikasturtean aurten nahi bezain ondo edo txukun eskaini ez dizueguna inoiz baino hobeto eskaintzeko ahalegina egingo dugu, ez izan dudarik! 

Iruzkinak