Oarsoaldeko AEK-ko lau euskaltegietako bulegoak, zabalik

Oarsoaldeko AEK-ko euskaltegietako arduradunak, duela gutxi online egindako bilera batean

Luze egin zaigu, beste askori bezala, baina zorionez, bueltan gara! Martxoaren 13an, korrika eta presaka, euskaltegiak itxi behar izan genituen, COVID-19aren eta alarma egoeraren eraginez. Ordutik hona, internet bidez aritu gara gehien bat zuekin guztiekin, ikasleok. Irakasleen arteko bilerak ere modu horretan gauzatu behar izan ditugu nahitaez.

Gaur, ekainak 1, berriz ere zabalik dira eskualdeko lau euskaltegietako bulegoak. Aurrez aurreko eskolarik ez da egongo ikasturte honetan, baina hemendik aurrera bulegoan ariko gara lanean. Aurrematrikula egin nahi baduzu, udako ikastaro trinkoetako batean izena eman nahi baduzu edo beste edozein tramite egin nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan, gustura asko hartuko zaitugulako gure etxean, zure etxean, beti bezala herriko euskaltegian.

Hona hemen bulego ordutegiak, euskaltegiz euskaltegi:


  • Lezoko Oroitzene AEK

Goizez: astelehenetik asteazkenera 10:00etatik 13:00etara / Arratsaldez: Asteazkenetan eta ostegunetan 16:30etik 19:30era

607 598871- 943 519144 / lezo@aek.eus


  • Oiartzungo Intxixu AEK

Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara

943 493957 / oiartzun@aek.eus


  • Oreretako Xenpelar AEK

Goizez: Astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00etara,/ Arratsaldez: asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara

943 340233/ orereta@aek.eus


  • Pasaiako Txirrita AEK

Goizez: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara / Arratsaldez: astearteetan, 17:30etik 19:30era

943 525545 / pasaia@aek.eus

Iruzkinak