HABEren B2, C1 eta C2ko azterketak: behin betiko egutegia


  • Egutegia: 7 egunez luzatuko da 2020ko lehen deialdien gauzatzea, ekainaren 12tik 19ra. Maila bakoitzari dagozkion probak egun jakin batzuetan egingo dira:
    • C1 maila (deialdi irekia): ekainak 12 eta 13
    • C1 maila (euskaltegietako ikasleen deialdia): ekainak 15, 16 eta 17
    • C2 maila (euskaltegietako ikasleen deialdia): ekainak 16
    • B2 maila (euskaltegietako ikasleen deialdia): ekainak 18 eta 19
  • Saioak: egun bakoitzean, bi azterketa-saio antolatuko dira, goizekoa eta arratsaldekoa.
  • Txandak: saio bakoitzak bi txanda edukiko ditu, eta txanda hauek ordubeteko aldearekin deituko dira, BECeko sarreran jende-pilaketak saihesteko.
  • Pabiloiak: txanda bakoitza BECeko pabilioi batean gauzatuko da. Pabiloiek 15.000 m2-ko azalera du.
  • Gelak: pabilioi bakoitzean, sei azterketa-gela bereiziko dira (mendien eta ibaien toponimoekin izendatuta egongo dira). Geletan bermatuta egongo da 2 metroko gutxieneko distantzia azterketarien artean. Gela bakoitzak 1.600 m2-ko azalera du, eta, gehienez, 80 pertsona egongo dira aldiro gela barruan.
  • Garbitasuna: azterketa-txanda bat bukatu eta hurrengoa hasi baino lehen, gela, pabiloi, komun eta igarobide guztiak garbitu eta desinfektatu egingo dira.
  • Berariazko prestakuntza: antolaketan ariko diren kide guztiei prestakuntza-saio berezia emango die Eusko Jaurlaritzaren Prebentzio Zerbitzuak.
(iturria: habe.euskadi.eus)
Ekainak 12, ostiralaEkainak 13, larunbataEkainak 15, astelehenaEkainak 16, astearteaEkainak 17, asteazkenaEkainak 18, ostegunaEkainak 19, ostirala
Goizeko saioaC1 (Deialdi irekia)C1 (Euskaltegien deialdia)B2 (Euskaltegien deialdia)
1. txanda10:00 - 12:3010:00 - 12:3011:00 - 12:3011:00 - 12:3011:00 - 12:3011:00 - 12:1511:00 - 12:15
2. txanda11:00 - 13:3011:00 - 13:3012:00 - 13:3012:00 - 13:3012:00 - 13:3012:00 - 13:1512:00 - 13:15
Arratsaldeko saioaC1 (Deialdi irekia)C1 (Eus.)C1 eta C2 (Eus.)C1 (Eus.)B2 (Euskaltegien deialdia)
1. txanda15:00 - 17:3015:00 - 17:3015:00 - 16:30C215:00 – 17:4015:00 - 16:3015:00 - 16:1515:00 - 16:15
2. txanda16:00 - 18:3016:00 - 18:3016:00 - 17:30C116:00 - 17:3016:00 - 17:3016:00 - 17:1516:00 - 17:15

Iruzkinak