Etorri Oarsoaldeko AEKra euskara ikastera, egin etorkizunaren aldeko apustua!


AEK-k abian du 2020-2021 ikasturteko aurre-izen ematea (eskaintza berezia). Dagoeneko euskaltegiak zabalik daudenez, bertan ere egin daiteke aurrematrikula, webguneko aukeraz gain.
Uztailaren 8a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hau izango du, besteak beste: %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan.
Oraingo ikasleek ez ezik, berriek ere izena eman dezakete urrian hasiko diren ikastaroetan.
Irailean, ikastaro trinkoak
Azken urteotan bezala, irailean B1, B2 eta C1 prestatzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu Oarsoaldeko AEK-k, segurtasun neurriak beteta (139 €). Horretaz gain, autoikaskuntza egiteko aukera izango da, uztailetik irailera (272 €). Batean zein bestean diru-laguntzak eskatzeko aukera izango dute ikasleek. Eskualdeko lau euskaltegietan eman daiteke izena, uztailaren 8a baino lehen.
Ohiko ikastaroekin jarraitzea aurreikusten dugu
Datorren ikasturtea prestatzen ari gara, eta gure helburu nagusia da urritik aurrera ohiko ikastaroekin segitzea, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditugu, eta Foruko barnetegia urte osoan irekiko dugu berriro.
Gainera, AEKn, hasiak gara plan berezi bat osatzen; batetik, ezohiko egoera honetara guztiz egokitzeko, eta, bestetik, urritik aurrera etor daitekeen guztiari irtenbiderik onenak topatzeko.

Iruzkinak